Antton Telleriak ‘Nekatutak’ bakarrizketa eskainiko du Gaztetxean

0
255

Testua: Kooltur Ostegunak.

Ostegun honetan, azaroak 17, ‘Nekatutak’ bakarrizketa ikuskizuna izango da Antton Telleriaren eskutik Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Antton Telleria tolosarra kazetaria, musikaria, aurkezlea eta aspaldi honetan umoregilea da, zer esanik ez ‘Nekatutak’ ikuskizunarekin. Bakarrizketa ikuskizun horren helburu nagusiena da, barre eragin eta egiteaz gain, zuzentasunaren ertzak eztandaratzea. Eta zuzentasunaren ertzak eztandaratzeko, zer hobeto antzokietatik Gaztetxe batera salto egitea baino.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen