“Antoñako instinga”

1
741
Antoniña

TESTUA ETA GOIKO ARGAZKIA: ARRASATE ZIENTZIA ELKARTEA. Beheko argazkiak: MB Artxiboa. / Azkenean, gorabehera ezberdinen ostean, eta jatorrizko planari aldaketak egin ondoren, Antoñako hezegunearen sorrera osatu da. Arrasate Zientzia Elkartearen (AZE) proposamen bat izan da, Arrasateko ondare naturala kontserbatzeko zuzendua, beti arriskuan. Proposamen hau orain direla ia bi urte aurkeztu genuen Ingurumen Mahaian, Udalbatza osoaren onarpena lortu zuen, eta argia ikusi du bertan egindako azterketa sakon baten ostean.

Gune hau urteetan zehar burdina garbitzeko erabili zen, Udalatxeko maldetan ateratako burdina, eta aireko linea batekin Antoñara garraiatua.

Jarduera hau gerran eten egin zen, eta elemento kimikodun dekantazio lokatzak eragin zituen. Horregatik, balorazio bat egin behar izan da, eta horregatik jatorrizko planari aldaketak egin zaizkio.

Azkenik jatorri organikodun (enborrak) putzuak egin dira, presa naturalekin eta etengabeko ur-korronte batekin. Horretarako, errekaxtoaren jatorriko ibilbideari bifurkazio artifizial bat egin zaio, ur geruz nabarmen bat lortuz. Espezie inbaditzatzaileen gaineko jarduerak egin dira, ibaiertzeko landaretza neurri handi batean kontserbatuz, bere ondarrak kendu barik, horrela ondarrak usteltzen diren bitartean, intsektuen bizitzarako habitat egoki bat sortzeko.  

Esku-hartze honek hemendik gutxira bioaniztasun ikusgarri baterako espazioa sortuko du. Horregatik, espazio hau kontserbatu beharra dago, helburu horri eusteko.

Esku-hartze hau osatzeko, Zuhaitz Egunaren ospakizuna baliatu da, bertan zuhaixkak landatzeko, inguru naturala are aberatsagoa egingo duena, toki lasai eta atsegin bihurtuz, baita naturaz gozatzeko leku ere.

Azkenik, linea hauen bitartez, AZEtik Arrasateko Udalari eskertu nahi diogu egitasmoa onartuz erakutsi duen sentiberatasuna, eta sorreran parte hartu duten ingurumen  teknikariei.

Iruzkin 1

  1. Eta zenbat kostatu da guzti hori? Zergatik eta zertarako kendu diete azala akaziei? Zeintzuk dira espero dituzten anfibioak? hau da orain daudenak eta etorkizunean izango direnak. Operazio hau egin aurretik ez al zegoen ba habitat egoki bat bizitza naturalerako?
    Zenbat zuhaixka landu zituzten azkenean? 200, 150, 100 edo bat ere ez?
    Hori egin aurretik ere bazen toki lasai eta atsegina eta bioaniztasun ugarikoa…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen