ANIZTASUNAREN ASTEA

0
280

Maiatzaren 17tik ekainaren 8ra ekintza sorta zabala izango dute aukeran herritarrek. Gurutze Gorria, SOS Arrazakeria, IMME, AMS, Ekin, Txatxilipurdi, Amerika Elkartea, Morbor, Sexologia Zerbitzua, Goyeneche Fundazioa eta Arrasateko Udaleko ordezkariak izan dira aurkezpenean.

Testua: Udala.

Azken urteetan Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko egunaren bueltan ekintza desberdinak antolatu izan dituzte Udalak eta herriko hainbat elkarteek elkarlanean. 2022an, bestelako elkarte eta taldeei parte hartzera gonbidatu zaie, guztion artean eta lankidetzan, aniztasunaren inguruan hausnartu eta ekintzak bultzatzeko asmoz. Aurten, aniztasun kulturala bestelako aniztasun moten ikuspuntutik landu nahi izan da, hala nola, genero aniztasuna, aniztasun sexuala edota aniztasun funtzionala. Hori oinarri osatu da Aniztasunaren astea.

Maiatzaren 17an, Arrasateko Udaleko Sexologia zerbitzuak “Sexualitateaz gehiago ikasi beste kulturak entzunez” izeneko solasaldia emango du Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, arratsaldeko 18:00etan.

Maiatzaren 19an, 18:00etan, Jokin Zaitegi gelan ere Goyeneche fundazioko lagunek “La tortuga Marian” ipuina kontatuko digute, Down sindromeari buruzko ipuina. Egitasmo honetan, bestelako hizkuntzek presentzia izatea ahalbidetzen dugu, eta oraingo honetan ipuina zeinu hizkuntzan ere kontuko digute Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federaziokoek.


Maiatzaren 20an, mural margoketa egingo da Erguin kalearen hasieran (Ikerreko rotonda). Aurretik, gaztetxokoetako gazteekin batera aniztasunaren eta elkarbizitzaren inguruko hausnarketa egingo da eta hausnarketa horretatik irtengo da margotuko den murala. Joana Mancisidor izango da muralgilea, eta margotzera animatzen diren gazteekin batera. Arratsaldeko 18:00etan elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko elkarteratzea egingo da bertan.


Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren nazioarteko eguna ospatzen da. Sebero Altube Plazan Poesia errezitaldia, musika eta folklore latinoaren ikuskizuna eta pintxo latinoen dastaketa egongo da Amerika Elkartearen eskutik.


Maiatzaren 23an, 18:30etan, Ekin Emakumeak elkarteak grabatutako dokumentala eskainiko da Kulturaten: “IKRAM: Emakume bat, istorio bat, eredu bat”.


Maiatzaren 24an, 18:00etan, “Gazte migranteen integrazioa” hitzaldia eskainiko du Arkaitz Fullaondok (Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia) Kulturaten.


– Azkenik, ekainaren 8an, 18:00etan “El tren de la memoria” zine foruma egongo da Kulturaten, Gurutze Gorriaren eskutik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen