Aniztasun teknikari lanposturako izen-ematea ireki du Udalak

0
528

Beheko testua: Udala.

Arrasateko Udalak Aniztasun teknikari lanpostu bat bitartekotasunez hornitzeko oinarriak onartu ditu. Deialdiaren iragarkia apirilaren 19an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 6ra bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izango dute hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea udaletxeko erregistro orokorrean.

Hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen