Aniztasun funtzionaldun haur eta gazteen futbol topaketa egingo da Arrasaten

0
427

Orain arte Gipuzkoan halako bi topaketa egin dira, eta hirugarrena abenduaren 12an (hurrengo domekan) izango da, Arrasaten. Izen-ematea zabalik dago.

Argazkia: LEK artxibokoa / Kartela: Gipuzkoako Futbol Entrenatzaileen Eskola.

Ekitaldia Mojategiko instalakuntzetan hasiko da eguerdiko 12:00tan. Euria eginez gero, instalakuntza estaliak ere erabilgarri izango dituzte.

Parte hartu nahi duzuenok jarri harremanetan Gipuzkoako Futbol Federazioarekin, fgf@escuelaentrenadores.com  helbidera idatzita edo 74 74 26 823 telefono zenbakira deituta. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea.

Antolakuntza-lanetan Josu Zubia Ramosek dihardu, Mondraren lehen taldeko entrenatzaile eta bertako campusetako koordinatzaile bezala esperientzia duena.

Egun Gipuzkoako Futbol Federazioko Kirol-zuzendaria eta Kirol Egokituko teknikaria da. Josuk aurreratu du “aurtengo denboraldian 8 topaketa ospatuko ditugula Gipuzkoako bailara desberdinetan”.

Ildo honetan, “datozen topaketa hauetan gure helburuak eta proposamena aurkeztu nahi dizkizuegu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen