Aniztasun funtzionaldun gazteek BASHekin saioak egingo dituzte, Udalak antolatuta

0
475

KALA elkarteko BASH taldeak zenbait urte daramatza aniztasun funtzionala duten pertsonekin lanean.

Kartela: BASH – Udala.

Orain, Udaleko Gazteria eta Aniztasuna sailekin batera, ‘Arrasaten bertakoak dantzan’ programa abiatu dute.

“Aukerak talentuen bidez eraldatzea du helburu, horretarako sormen eta mugimendu espazioak sortuz. Dinamika ezberdinen bidez sormena eta askatasuna bultzatzen dute, musikaren laguntzaz”.

Saioetako osagai nagusiak “mugimendua eta gorputz adierazpena dira, bakoitzaren beharrak eta nahiak errespetatuz. Jolasaren bidez ikastea eta prozesuan ondo pasatzea da helburua”.

Horretaz gain, “beste gai batzuk lantzen dira: talde lana, gazteak ahaldundu, sozializatzeko espazioak sortu, partaidetza bultzatu lehiakortasuna alde batera utzita eta abar”.

Hilean behin, zapatuetan, bi orduko saioak burutuko dituzte, 11:00etatik 13:00era, Etxaluzeko Axeri gelan. 

Interesa duen orok izena eman dezake 680 155 746 telefonora deituta edota davilaeguren@gmail.com helbidera idatziz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen