Aniztasun funtzionala duten gazteei zuzendutako ‘Arrasaten bertakoak dantzan’ ekimenean izena emateko epea zabalik

    0
    327

    Bi saio egingo dira hileko, zapatuetan. Bi ordukoak izango dira, 11:00etatik 13:00era, Etxaluzeko Axeri gelan. Interesa duen orok izena eman dezake arrasateko udaleko web gunean (https://izenemateak.arrasate.eus/) irailaren 23a baino lehen.

    Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.

    Aurten ere, aniztasun funtzionala duten gazteei zuzendutako ‘Arrasaten bertakoak dantzan’ programa jarriko dute martxan Arrasateko Udaleko Gazteria eta Aniztasuna sailek elkarlanean. KALA elkarteko BASH taldeak dinamizatuko ditu saioak.

    Programak aukerak talentuen bidez eraldatzea du helburu, horretarako sormen eta mugimendu espazioak sortuz. Dinamika ezberdinen bidez sormena eta askatasuna bultzatzen dute, musikaren laguntzaz. Mugimendua eta gorputz adierazpena dira osagaiak, bakoitzaren beharrak eta nahiak errespetatuz. Jolasaren bidez ikastea eta prozesuan ondo pasatzea da helburua. Horretaz gain, beste gai batzuk lantzen dira; talde lana, gazteak ahaldundu, sozializatzeko espazioak sortu, partaidetza bultzatu lehiakortasuna alde batera utzita eta abar.

    Aurten, bi saio egingo dira hileko, zapatuetan. Bi ordukoak izango dira, 11:00etatik 13:00era, Etxaluzeko Axeri gelan. Gainera, kolektibo eta sektore desberdinetako artistak gonbidatuko dituzte ezagutzak konpartitu eta gauza berriak ikasteko asmoz.

    Interesa duen orok izena eman dezake Arrasateko Udaleko web gunean (https://izenemateak.arrasate.eus/) irailaren 23a baino lehen.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen