Animalien babes, eskubide eta ongizateari buruzko Legearekin gora eta behera [testua: Arrasateko Ekologistak Martxan]

2
305

Argazkiak: AEMek bidaliak.

Hasi baino lehenago gustatuko litzaiguke esatea lege honek animalia batzuen eskubideak arautzen dituela, baina, hori esan eta gero, oso nabarmena da lege honen helburuak oso pobreak direla, animalia guztiak ez dituelako kontuan hartzen; ematen du animalia batzuek ez dituztela eskubideak merezi.

Ildo horretan, onartezina da gizakien gehiegikeriak gehien pairatzen dituzten animaliak zerrendan ez egotea. Zezen-ikuskizunetan erabilitako animaliak, makroetxaldeetan hazitako animaliak (lege propioakak dituztelako) edo ehiza-txakurrak.

Legea irakurri eta gero, gure ustez, hasieratik gabezia asko ditu; lehena, «Animalien Babesa, Eskubideak eta Ongizatea Bermatzeko Legea» izenburu edukitzea, eta, jarraian, horietako batzuk legetik kanpo uztea ez da oso koherentea. Agian, izenburua desberdina izan beharko litzateke; adibidez, «Etxeko eta Kaleko Animalien Babesa, Eskubideak eta Ongizatea Bermatzeko Legea».

Guk PSOEren jarrera koldarkeria politikotzat jotzen dugu, tauromakiaren, ehizaren eta abarren munduan kulunkatzen diren lobby ezberdinen ustezko presioetara makurtu dela, uste baikara.

EAJk bere osoko zuzenketa aurkeztean argudiatzen zuen Lege honek Eusko Jaurlaritzak arlo dituen eskumenak urratzen dituela. Lotsagabekeria! Jeltzaleei ahaztu egin al zaie PSOErekin PPrekin bezainbeste gobernatu dutela? Eta horren ondorioz, ia 44 urteko Estatua dugula? 26 konpetentzia besterendu gabe daudela?

Oso nabarmena da animaliek gure babesa behar dutela, baina onartu behar dugu borroka honek “ate” desberdinak dituela: kulturalak, erlijiozkoak, politikoak, sozialak, ekonomikoak … eta defendatzen edo kritikatzen ditugunak zein diren, erakartzetik kritikaraino eragin dezake.

Piter Encinas, Igor Urizar Arrasateko Ekologistak Martxan taldeko kideak

2 IRUZKIN

  1. Etxea inurriz beteta daukat. Akatu ditzaket edo begirunez eta errespetuz euren bidea egin dezaten bakean utziko ditut????

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen