Anibal Criollo chef kolonbiarrak Mundukiderekin batera duen proiektua aurkeztu du Arrasaten

0
575

MadridFusion, munduko sukaldari onenetarikoen kongresuan parte hartu ondoren, Anibal Criollo chef kolonbiarra Arrasatera etorri da, Mundukiderekin batera Colonbian duten proiektuaz hitzegiteko.

Testua: Mundukide.

Quillasinga herri indigenako Anibal Criollok, bere iloba Marcelarekin batera, Kolonbiako Nariño departamenduan dauka NATURALIA jatetxea. Afektuan, historian, ezagutzaren belaunaldien arteko transmisioan, sustraitzean eta partekatzeko asmoan oinarritutako sukaldaritza garatzen dute. Bere kontakizunak erreferentzia ugari ditu bere amari buruz, honek eman zion ondare kulturalari buruz, landa historiari buruz, lurrari buruz “ama indigena bat izan nuen, ‘Sabela betea, bihotza pozik’ esaten zidana, eta hobeto ‘ondo janda egotea, ondo jantzita egotea baino”. Anibalentzat, janaria prestatzea afektua erakustea da, partekatzea, sozializatzea, ezagutza transmititzea, gorputza ez ezik arima eta espiritua ere elikatzea. Horretarako, “chagra” funtsezko pieza da. Sistema bizi bat da, non landareen, animalien eta gizakiaren arteko komunio bat dagoen. Eta harreman honetan ez dago liderrik, gizakia “ez da jaun eta jabe, sistemaren zati bat baizik”, dena eboluzionatu eta gorde dadin.

Maiatzak 31 eta ekainaren 1 eta 2an MadridFusionen parte hartzera gonbidatu diztute Anibal eta Marcela, bere sukaldaritzaren eta unibertsoarekiko duten ikuspuntuaren inguruan solasteko. Bidalia aprobetxatuaz, Mundukidek Arrasatera gonbidatu ditu, dagoen lankideratzako erlazioa sendotzeko eta gure bailara ezagutarazteko.

Mundukideren lankidetza Kolonbian

Nariño Kolonbiako barne-gatazka armatuak gehien kolpatutako departamenduetariko bat da eta giza garapen mailak txikienetakoa duena. Horrexegatik, orain 3 urte hasi zen Mundukide Kolonbiako Nariño departamentuan elkarlanean bi kolektibo zaurgarriren egoera sozioekonomikoa hobetzeko bertako erakundeekin elkarlanean.Alde batetik, kale birziklatzaileekin eta bestalde AGROMINDALAEko Emakume indigenenen kolektiboarekin, eta azken hauekin lanean hasterakoan ezagutu genuen Anibal Criollo sukaldaria. Ordutik helburu berdintsuak dituz Anibal eta Mundukidek:

Egoera ahulenean dauden pertsonen gaitasunak indartzea, pertsona horien eta beren komunitateen garapen sozioekonomikoari laguntzea, etengabeko prestakuntza sustatzea, emakumeak ahalduntzea eta kontsumo nahiz produkzio modalitate sostengarriak bultzatzea

Anibal da Hego-Kolonbia eskualdeko sukaldaritza tradizionala irudikatzen duen ahotsa. “Gastronomia Zirkularra” aldarrikatzen duena, eta honekin batera, ekoizle txikien babesa, sasoiko osagaien eta tokiko despentsaren defentsa, ahaztutako produktuen berreskuratzea, giroarekiko eta lehengai urriekiko errespetua, hondakinen aprobetxamendua eta baztertutzat jotzen diren produktuen berrerabilera praktikan jartzen duena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen