Euskal Herriko Mugimendu Feministak arratsaldeko 19:00erako egin du deialdia.
Testua: Euskal Herriko Mugimendu Feministak.
Beste emakume bat eraila, oraingoan Angelun. ASKI DA!!!
Atzo beste erailketa matxista kasu berri bat ezagutu genuen. Bizitzen ari garen derrigorrezko konfinamendu egoerak, emakume askoren itxialdi behartua suposatzen du bere erasotzailearekin, salatu ahal izan gabe, ihesbiderik gabe eta egoeratik ateratzeko aukera gutxiagorekin.
Arrasateko mugimendu feministako kideok ere dei egiten dugu alertan egotera, auzokideei babesa ematera eta tokiko gobernuei biolentzia egoerak detektatu eta hauei aurre egiteko mekanismoak martxan jartzeko presio egitera.
Guk ere bat egiten dugu Euskal Herriko Mugimendu Feministak gaurko egindako deialdiarekin eta erailketa matxista hau salatu eta nazkatuta gaudela azaleratuko dugu leiho eta balkoietatik:
Maiatzak 8, ostirala
Arratsaldeko 19:00tan
KAZEROLADA, zarata aterako dugu etxean dauzkagun tresnekin
EZIN GARA KALEAN ELKARTU, BAINA GURE BALKOI ETA LEIHOETATIK GURE HASERREA ERAKUTSIKO DUGU!