“Angela Estetika Zentroak 20 urte betetzen ditu, pertsona bakoitzari egokituz”

1
1410

Zentro arrasatear honek aurtengo otsailean 20 urteko historia beteko du, Arrasaten edertasun eta zaintza erreferente bat izanik. Negozio honen arima Ángela García dugu, Arrasaten 28 urte lanean daramatzana. Izan ere, 7 urte Loren egin zituen, 1 Kanpatorpeko Zarraoa lurrindegi-dendan eta 20 Ferreriasen. Berarekin ondorengo elkarrizketa egin dugu:

Estetika bokaziozko lan bat da?

Bai, erabat. Nik 14 urterekin estetika egin nahi nuen, baina etxean aholkatu zidaten ikasten jarraitzea. Argi izan nuen hasieratik estetika egin nahi nuela, eta bi urte egin nituen. Garai hartan pentsatu nuen ‘aurrera, lanik aurkitu ezean, erizaintza egingo dut’, eta asuntoa da estetika bukatu aurretik lanean nenbilela.

Zein da Angela Estetika Zentroaren arrakastaren gakoa?

Zentroan edertasuna era globalean ikusten dugu, eta horregatik gure tratamenduak oso ondo hausnartutakoak dira, gorputzaren eta arimaren orekarako. Alor guztiak lantzen ditugu: musika, usain gozoa, masajeak,… Gure tratamendu guztiak bakarrak dira, eta pertsona bakoitzari egokitzen dira, horregatik tratamendu bakoitza pertsonalizatu behar dugu.

Zein dira gehien eskatzen dizkizueten tratamenduak?

Jendea gero eta gazteago hasten da zaintzen, eta tratamendu prebentiboak oso ondo lantzen gabiltza, baina gehien eskatzen direnak aurpegikoak eta gorputzekoak dira, baita laser bidezko depilazioa, manikura eta makillajea, ahaztu barik Natura Bisse kosmetikoaren eta Jorge de la Garza makillajearen salmentak.

Ángela, zein da zuretzat edertasunaren definizio zuzena?

Gure gonbidatuarentzat kontzeptu honek dena hartu behar du bere baitan: dekorazioa, argiztapena, musika eta baita zentroan sartzean egiten dugun harrera ere. Helburua da arreta eta mimo giro berezi bat sortzea, iristen den pertsonak jasoko duenaren aldez aurretiko gozatzeko jarrera izan dezan. Norbaitek noizbait esan zidan nire eskuak sendagarriak direla, eta hala izatea saiatzen naiz egunero, gure zentroa bisitatzen duen pertsona bakoitzarekin.

Nola baloratzen dituzu 20 urte hauek?

Balantze positiboa egiten dut, ibilbideak gorabeherak izan ditu, negozio guztietan bezala, baina beti aurrera egin dugu. Gauzak asko aldatu dira denbora honetan guztian. Pentsa, lehen depilatzaileak ginen, eta orain zenbait bezero hilabetero etortzen dira, soilik zaintzeko, ohitura hau sortu dute euren bizitzan, eta askoz hobeto sentitzen dira.

Zure iritziz urte hauetan paradigma aldaketa bat bizi dugu, ongizateari eta norberaren zaintzari dagokionez? Orain kontzienteagoak gara ongizate fisiko eta emaozional binomioaren garrantziaz?

Edertasun kontzeptu fisikoago batetik igaro gara, lehengo sektorea urtarokoagoa zelarik (oporrak, Gabonak, jaiak, etab.) edertasun kontzeptu holistiko batera, eta bertan bilatzen da ongizatearen, irudiaren eta osasunaren arteko batasuna, gorputzaren eta buruaren arteko oreka perfektua errazteko. Estetika zentroen gauzarik onena giza faktorea da, zaintzea, mimatzea, internet bidez ezin dena saldu. Hori gure indargune nagusietako bat da, edertasuna humanizatzea eta binomio ahaltsu horretan bihurtzea, ongizate fisikoa eta emozionala elkartuz. Giza tratua ordezkaezina da.

Tratamendu berritzaile eta pertsonalizatuen aldekoak zarete, baita kalitate handiko produktuen aldekoak ere. Hauek garrantzitsuak dira zentro gisa besteengandik bereizteko, ezta?

Gure zentroak egun Natura Bissé firmaren aurpegiko tratamendu expertise handi bat eskaintzen du, eta hori bereizgarrietako bat da. Gainera, berriki Me and Me firma kosmetiko kontzientea eskaintzen hasi gara, amaren azalaren zaintzara bideratua. Honi guztiari, gertutasuna gehitu behar diogu, argi daukagulako atetik sartzen den pertsona bakoitzak izen eta abizena dituela, eta ez dela agendako 18:00etako hitzordua. Horrela, bezero bakoitzak sentitu egiten du zerbaiten parte dela. Ez dezagun ahaztu lantalde handi bat dugula. Horixe da Angela Estetikaren beste indargune bat. Taldeari eustea, pertsonak hara eta hona ez joatea, betiko pertsonak izatea, konplizitate eta konfiantza bat lortzea. Hau oinarrizkoa da.

Urteurren ospakizun oneonetan ez da desiorik falta kandelei haizea ematean… Partekatu gurekin desio bat…

Orain arte bezala jarraitzea. Urtez urte pixka bat hazten joatea, gehiagorik ez. Nire lana oso gustuko dut, eta berdin jarraitzearekin pozik sentituko naiz.

Zure lana oso gustuko izan, gustura aritu, pozik, besteek zu sentitzen zaren bezala ikusiko zaituztelako, horregatik Ángela beti edertasunez beteta ikusiko dugu.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen