Angel Rekaldek euskal sorginari buruzko hitzaldia eskaini du Kulturaten

0
2038

Angel Rekalde idazleak ‘Euskal Sorgina: Fikziozko Errelatoa’ izeneko hitzaldia aurkeztu du, gaur arratsaldean apirilaren 30. Hitzaldia Kulturateko areto nagusuian izan da, Arrasateko Udalaren babesarekin, Zuztarrak Errotuz elkarteak antolatuta. Hitzaldia 19:00etan hasi da eta euskal mitologian eta literatura fantastikoan interesa zuen jendea erakarri du.

Hitzaldian, sorginaren irudian eta Euskal Herriko historia eta kulturarekin duen loturan sakondu du Rekaldek. Azaldu duenez, fikziozko kontakizunek, berak “Euskal Sorgina” lanean jorratutakoek bezala, euskal herriaren mendeetako errealitate sozial eta politikoen ispilu gisa balio dute. Mintzaldiak, edukiz eta gogoetaz aberatsa, euskal nortasunaren eraikuntzan herri kondairak babestearen eta berrinterpretatzearen garrantzia azpimarratu zuen.

Zuztarrak Errotuzek 14 urte baino gehiago daramatza Euskal Herriko historia ikuspegi euskaldun batetik ezagutarazteko lanean, eta hitzaldi zikloarekin jarraitzen du Kulturaten, gure komunitatearen memoria kolektiboa aberasten laguntzen duen ekitaldiarekin. Bigarren hitzaldia maiatzaren 7an izango da, asteazkena, 19:00etan, Kulturaten. Oraingo honetan, Aitzol Altuna historialariak, Nabarraldeko kide eta Lehoinabarra blogaren egileak, hitzaldi bat emango du “Nafarroako Gipuzkoarren mila urte” izenburupean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen