Ane Zuazubiskar Iñarrak irabazi du Bertsolari Gazteen Lizardi Saria

0
1052

Zarauzko Hitzak informatu duenez, bertsolari arrasatearrarekin batera, beste lau gipuzkoar eta nafar bat aritu ziren txapela lortzeko lanetan.

Argazkiak: Zarauzko Hitza – Amaia Urbieta Arruti.

Abuztu bukaeran bi kanporaketa jokatu ziren, eta finala herenegun jokatu zen, Zarauzko Modelo aretoan.
Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finalean, Ane Zuazubiskar Iñarrak 264 puntu lortu zituen. Txapeldunordea Oihana Arana eskoriatzarra izan zen, 260’5 punturekin; hirugarren Eneko Araiztegi segurarra, 253’5 punturekin; laugarren Xabat Illarregi leitzarra, 250’5 punturekin; Aner Peritz zarauztarra bosgarren, 242 punturekin; eta seigarren Mikel Iturriotz urretxuarra, 239 punturekin. Zorionak Ane!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen