Gainera, Osinalde sarietako finalerako sailkatzea lortu du Oihana Arana eskoriatzarrarekin batera.
Argazkia: Goierriko Hitza.
Ane Zuazubiskar arrasatearrak irabazi du Argi Berri sariaren Txikia saria. Gainera, Ordizian egindako kanporaketak Osinalde sarietako finalerako sailkatzeko balio izan du, eta Zuazubiskarrekin batera Oihana Arana eskoriatzarra finalean izango da.
Sariaren XXIV. edizioan 6 bertsolari gaztek hartu dute parte: Ane Zuazubiskar (Arrasate), Oihana Arana (Eskoriatza), Andoni Mujika (Urnieta), Maide Garmendia (Zaldibia), Haizea Arana (Eskoriatza) eta Iker Ormazabal (Hernani). Gai-jartzailea Igor Eguren izan da.
Ane Zuazubiskar da seien artean beteranoena, eta hasieratik garaipena lortzeko hautagai sendoa izan zen. Arrasatearrak bere azken agurrean jasotako txalo zaparrada islatu du emanaldi biribila osatu izana. Zorionak Ane!