Ane Zuazubiskar Pasaiako bertso saioan nagusitu da

0
533

Gipuzkoa Bertsotan txapelketako 2. fasea abiatu da, eta bertsolari arrasatearrak 340 puntu lortu ditu Pasaian. Bestalde, Antzuolako saioan, Olatz Zuazubiskar arrasatearra gai-jartzaile aritu da.

Argazkia: bertsozale.eus

Lehiaketako bigarren faseko lehen saioak jokatu dira gaurkoan, bata Pasaian eta bestea Antzuolan. Aipagarria da ere Antzuolako saioan Oihana Arana eskoriatzarra nagusitu dela.

Bihar txapelketak aurrera jarraituko du, Alegian eta Usurbilen saio bana jokatuko baitira. Eta gaurkora itzulita, zorionak Ane!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen