Ane Zuazubiskar Iñarrak ‘Zulora’ saioa aurkeztuko du Gaztean

0
616

Kazetari arrasatearrak matxismoaren gaiari helduko dio lehen saioan, zenbait lagunekin batera. Oro har, lehen denboraldia 6 saioz osatuta egongo da.

‘Zulora’ izeneko saioa estreinatuko da eguen honetan (irailak 30), bai Gaztearen Youtubeko kanalean, bai eitb.eus webgunean ere, gaueko 22:00etan.

Aurkezlen-lanetan Ane Zuazubiskar Iñarra arrasatearra arituko da, eta lehenbiziko saioan matxismoaren gaiari helduko diote.

Hain zuzen, ‘Matxismoaren sarean’ titulupean egingo da estraineko saioa. Horrela, “emakume gazteek sarean jasaten dituzten zapalkuntzez eta jarrera horiek beraien eguneroko jardunean duten eraginaz arituko dira Maialen Arteaga kazetaria, Marina Landa musikari eta Irati Erauskin psikologoa”.

Hortaz gainera, “Estibaliz Linares ikerlariak ekarpen osagarria egingo du, aditu gisa”. Oro har, ‘Zulora’ren lehen denboraldiak 6 atal izango ditu:

“Atal berriak bi asterik behin izango dira ikusgai – iragarri du saioak- eta gainera, saioa entzun nahi duenak EITBPodkasten entzuteko aukera izango du eta saioaren edukiak sare sozialetan zabalduko dira”.

Informazio zabalagoa hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen