Ane Zuazubiskar Iñarra Oñatiko Dizdaitte-ko finalera sailkatu da

0
1187
finalera

Bertsolari arrasatearrak puntuazio altuena lortu du txapelketaren bigarren kanporaketan, Ikatz tabernan.

Argazkia: Bertsozaleren artxibokoa

Oñatiko Ikatz tabernan jokatu da asteburuan Dizdaitte bertsolari txapelketako bigarren kanporaketa.

Bertan, Ane Zuazubiskar Iñarrak lortu du puntuaziorik altuena, eta ondorioz finalerako zuzeneko txartela lortu du, Oñati Irratiak informatu bezala.

Kanporaketa berean beste 3 bertsolarik erdietsi dute txartela: Urko Arregi, Oihana Arana eta Txabel Altube. Hauei gehitu behar zaizkie lehen kanporaketan sailkatutakoak, hau da, Maider Arregi eta Eli Pagola.

Finala Antixena gaztetxean jokatuko da otsailaren 29an (zapatua) arratsaldeko 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen