Ane Zabala: “Lasterketa gozatzera joan naiz, ez nuen garaipena lortzea espero”

0
2266

Ane Zabala, arrasatearrak, 101 kilometroko Hiru Haundiak lasterketa irabazi du. Hiru Haundiak lasterketaren 23. edizioa, gauerdian hasi zen Murgiako irteera puntuan. Ane lehen emakumea izan da 101 kilometroak  10.000 metroko desnibeleko lasterketan; 14:30:02 denborarekin. Gainera, beteranoen mailan ere bera izan da lehena, sari bikoitzarekin lasterketa borobilduz. Nabarmentzekoa izan da, Besaide Mendizale Elkartetik 19 korrikalarik parte hartu dutela.

  • Zela prestatu zara lasterketarako?

Bueno, beti kirolaria izan naiz, korrika, igeri eta bizikleta beti ibilia. Lasterketa hau prestatzeko mendian ibili naiz batez ere, oin arte goizetan ibiltzen nintzen mendian baina azken aldia Hiru Haundiak prestatzeko gabez aritu naiz ohitzeko. 

  • Espero zenuen emaitza? nola ikusi duzu zure burua?

Lehen aldia izan da lasterketa honetan parte hartu dudala. Niri, Euskal Herriko karrera importantea iruditzen zait, eta aldi berean pertsonalki erronka polita. Ni lasterketa egitera eta disfrutatzera joan naiz, ez nuen garapena lortzea espero. Lasterketan zehar, lehen aldia izanda,  sentsazioak zaintzen aritu naiz, horretan oinarritu naiz uneoro. Azken finean, orain arten lasterketa motzak egin izan ditu, orduan sentsazioetan oinarritu behar izan naiz.

  • Aurreikuspenik bazenien denporari gainean?

Egia esanda ez. Lehenago aipatu dudan bezala korrikalari ohia nauz eta beti korrika egiten irtetzen naizenean erloju gabe noa. Gaur ere, erloju gabe egin dut lasterketa eta asko disfrutatu dut. Azkenean, jendeari esker konturatu naiz egindako denbora.

  • Nola ikusi duzu lasterketa? 

Oso polita izan da, jende asko hurbildu da eta bazter gehienetan jendea zegoen. Gabez Gorbeia eta Anboto tontorrak, ikusgarri zeuden, jendearen frontalekin. argi asko zegoen eta ikusgarria izan da bat frontak.

  • Zer sentitu duzu helmuga gurutzatzean? 

Jendea, familia eta lagunak zeuden, beraien aurpegietan poztasuna ikustean, horrek motibatu eta pilo bat bete nau. Gainera, jende guztia animatzen, asko eskertzen ditut animoak eta une horretan  bizitakoa ezin da deskribitu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen