Udako oporrak aurrera doaz pixkanaka, eta Arrasatearrak animatzen hasi dira Mondraberriko udako argazki lehiaketan parte hartzera. Oraingoan Ana Tena eta Saioa Bergaretxe animatu dira parte hartzera. Lehenengoak Torimbia hondartzako (Asturias) argazki bat bidali du, eta bigarrenak Arrasaten eta Santa Barbarako ur parkean egindako argazkiak plazaratu ditu.
Ana tena:

Saioa Bergaretxe:


Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidali ahal dituzu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:
Argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta esperientzia horri buruzko komentario bat.
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.