Ane Irazabalek EuroBasque saria jasoko du ‘Awlad-Hesiak gainditu’ dokumentalagatik

0
377
Palestinan

Kazetari arrasatearrak errefuxiatuen inguruko dokumentala osotu du, Cosimo Caridirekin batera. Saria maiatzaren 8an jasoko du Gernikan.

Ane Irazabal Elkorobarrutia (Arrasate, 1984) asiar eta afrikar errefuxiatuen inguruko kazetaritza-lanak egin ditu. Gainera, Cosimo Caridirekin batera zuzendu du ‘Awlad-Hesiak gainditu’ dokumentala.

Lan horrengatik EuroBasque 2019 saria jasoko du Gernikan, Euskal Herria museoan, maiatzaren 8an. Hala informatu du oraintsu Berriak. Zorionak Ane!

Ane Irazabal Elkorobarrutiak egun EITBko berriemaile dihardu Erromatik, eta hainbat hedabiderentzat lan egin eta kolaboratu du.

Eurobasque-ren beste saria Jose Ignacio Bustamante Otadui sariarengatik izango da, prentsa idatzian argitaratutako Y sin embargo se mueve lanarengatik.

Dokumentalaren inguruko informazio zabalagoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen