Arrasatearrarekin batera, Anton Pradera eta Iñaki Gabilondo ere saritu dituzte.
Argazkia: EITB.
Ane Irazabal kazetari arrasaterrak Alejandro Echevarria Fundazioaren sarietako bat jaso du Bilboko Euskalduna jauregian. Irazabalekin batera, Anton Pradera eta Iñaki Gabilondo ere saritu dituzte sari hauen lehen edizioan. Alejandro Echevarría ‘Comunicando Futuro’ Fundazioa 2021eko martxoan jaio zen, sektorearen aldaketei aurrea hartzeko eta ahalegin berezia egiteko komunikazioaren sektoreko profesionalen prestakuntza optimizatzeko eta trantsizio digitalera igarotzen laguntzeko.
Ane Irazabalek Komunikazioaren Balio Gazteak kategorian saria jaso du . Bestalde, Iñaki Gabilondok komunikazioaren munduan egindako ibilbide zabalaren saria eskuratu du. Bukatzeko, Enpresen Gardentasuna saria CIE Automotive enpresarentzat izan da, eta Anton Pradera enpresaren presidenteak jaso du.