Ane Irazabal: “Europako barne-harresiak eta Hezkuntza falta islatu ditugu ‘Awlad’ekin”

0
686

Errefuxiatuen inguruko dokumentala aurkeztu du kazetari arrasatearrak, eta solasaldian errealitate honen inguruko hainbat ezagutza partekatu ditu.

Ane Irazabal Elkorobarrutiak eta Cosimo Caridik zuzendu dute dokumentala, eta nazioarteko berriemaile arrasatearrak gaur Amaia Antzokian aurkeztu du.

200dik gora herritarrek dokumentala adi jarraitu dute, eta proiekzioaren ostean, solasaldi bat egin da, besteak beste, Imanol Gallego kazetari arrasatearraren galderekin. Funtsean dokumentalak errefuxiatuen ihesaldiaren lau etapa islatzen ditu:

Haur errefuxiatuek “pisu handiko motxila daramaten arren, haurrak izaten jarraitzen dute, eta dokumentalaren helburuetako bat hori da: umetasunaren unibertsaltasuna”.

Dokumentaleko familia bat afganiar jatorrikoa da, eta uda honetan talibanak estatu horretako agintera itzuli dira. Entzule batek galdetu du ea nola erantzungo duen Europak errefuxiatuen aferan. Anek aurreikusten du Europak “ate itxiagoen” politika egingo duela.

Orain arte Europak, kanpo-harresiak eraikitzeaz gain, “barne-mugak ere altxatu ditu, eta hori salatzea ere dokumentalaren helburuetako bat. Europan eskolatu gabeko haurrak izanda, nola biziko gara elkarrekin etorkizunean?”.

Dokumental hau kazetaritza egiteko beste era bat da: “Albistegietan informatzean ez genuen sakontasun nahikoz egiten, eta horrek frustrazioa eragiten zidan. Dokumentalarekin azaltzen saiatu gara zer gertatzen den krisi bat kronifikatzean, batez ere umeen artean”.

Errefuxiatu ugarik “Europa idealizatuta daukate, Merkel esaterako, eta ez dute esperantza galtzen, baina ez dira ohartzen Europan barne-harresi asko eraiki direla. Nik askotan diodan bezala, kanpamenduetan, arropa eta txamarrak baino, nazioarteko zuzenbidean adituak diren abokatuak behar dira, errefuxiatuei azaltzeko benetan zein aukerak dituzten”. Anek dokumentaleko pertsonaien egungo egoera ere azaldu du:

Emakumeen aurkako indarkeria kasu asko daude: “Bortxaketak, ezkontzera behartutako neskatilen kasuak, eta beste dokumental baterako gaia bat: Jeke batzuek kanpamenduetara doaz, neskatila batzuk aukeratzen dituzte, euren familiei esaten diete pobreziatik aterako dituztela, neskatilak euren herrietara eramaten dituzte, eta jekeek haurdun utzi ostean, neskatilak kanpamenduetara bueltatzen dituzte”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen