Ane Gebara Kulturaten izango da asteazkenean

0
390

Herritarrek ipuin kontalarien magiaz gozatzeko aukera izango dute datozen egunetan, Ane Gebararen eskutik, hilaren 27an Kulturaten egingo den saioan. Oso aukera berezia da etxeko txikienek (4 urtetik aurrera gomendatutako adina) ipuin kontaketaren istorioez gozatzeko aukera izan dezaten.

Gebarak Arrasatera egiten duen bigarren bisita da, duela lau urtetik hona ipuin kontalariaren lana betez. Lanbide horretan, ahal den neurrian, emozioz betetako istorioak kontatzen saiatzen da, ikusleei gustatzen zaizkienak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen