Ane Garciak brontzezko domina lortu du Avilan

0
725
karate

Saioa Karate Taldeko kideak San Antonio kiroldegian lehiatutako Karateko Nazional Ligako bigarren jardunaldian parte hartu zuen Aitor Lasagabasterrekin eta Iosu Madinabeitiarekin batera

Argazkiak: Saioa Karate Taldea.

Asteburuan Avilako San Antonio kiroldegian Karateko Nazional Ligako bigarren jardunaldia lehiatu zen, junior (16-17) eta 21 urtez azpiko (18-20) mailetan. Txapelketan Saioa Karate Taldeko hiru karatekak parte hartu zuten: Aitor Lasagabasterrek kumite junior mailan, Iosu Madinabetiak eta Ane Garciak kumite 21 urtez azpiko mailan. Azken biak maila estreinatuz.

Larunbatean Lasagabaster eta Madinabeitia lehiatu ziren. Borroka onak egin arren, biak lehenengo txandan kanpo gelditu ziren. Igandean berriz, nesken txanda heldu zen. Ane Garciak finalerdietara heldu zen, baita borroka parekatu batean brontzezko domina eskuratu ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen