Argazkia: Real Sociedad.
“Pozik” azaldu da jokalari arrasatearra, “nire taldean” jarraitzeagatik. “Lehen taldera iristea ez da bide erraza, lan asko egin behar duzu aukera izateko”, adierazi du gazteak. Aurrera begira, “klubean pauso gehiago ematen jarraitzea eta taldeak geldialdiaren aurretik zekarren dinamikarekin jarraitzea” espero ditu.