Ander Ezkurrak udako argazki lehiaketan parte hartu du

0
349

Ander Ezkurrak udako argazki lehiaketan hartu du parte Kuban egindako argazki hauekin.

  1. La Habanako kaleetan barrena.
  2. Trinidadeko geltokian itxaroten.
  3. Kaio Guillermon kaioa hegan.

Lehiaketak zabalik jarraitzen du, eta beraz, uda honetan egin duzun edo egingo duzun argazki bat mondraberri@gmail.com-era bidal dezakezu.

Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidal ditzakezu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:

Argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta esperientzia horri buruzko komentario bat.

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen