Andoni Egaña bere ezagutzak Goienagusiko lagunekin partekatzen hasi da

0
422

Andonik lautan irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta Goienagusiko bertso zaleek antolatuta, ikastaroa ematen hasi da Arrasaten.

‘Bertso bizia’ deitzen da ikastaroa, eta gaurko saioan 20 bat lagunek adi jarraitu dituzte Andoniren hitzak. Denera lau saio egingo dituzte.

“Helburua ez da bertsotan ikastea – azaldu dute antolatzaileek – baizik eta era atsegin batean bertsolaritzaz aritzea eta bat-bateko bertsoa sortzeko prozesuaren ezagutzan sakontzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen