Beheko testua eta kartela: Goienagusi Elkarteko bertsozaleak.
Bertso mundua berpizten eta bizkortzen hasi den honetan, Goienagusiko bertsozaleok ere geure aletxoa jarri nahi izan dugu, Ikastaro bat antolatuz, publiko zabalari zuzenduta.
Ez da bertsotan ikasteko izango, baizik eta balioko du -lagun arteko giroan eta era atsegingarri batean- bertsolaritzak dituen komunikazio gakoen eta moldeen esparruan aritzeko eta sakontzeko.
“Bertso bizia” izango du ikastaroak leloa eta Andoni Egaña bertsolaria eta idazlea izango da hura bideratuko duena.
Guztira 8 orduko ikastaroa izango da, lau egunetan banatuta, arratsaldeko 17:30etik 19:30era bitartean. Abenduaren 2an eta 9an eta urtarrilaren 13an eta 20an, laurak ostegunak.
Saioak Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango dira eta matrikula 20 eurokoa izango da.
Izenak ondoko mezuan erantsita doan galdetegian eman behar dira, azaroaren 20a baino lehen, edo bestela goienagusi@gmail.com helbidera idatzita.
Bertsotan, neurri batean behintzat, zaletua bazara, edo zaletu nahi baduzu, aukera paregabea duzu, hauxe, bertsolari adierazgarrienetako baten eskutik bertsolaritzaren ur sakonetan mugiltzeko. Animatu eta parte hartu, ez zara damutuko-eta!