Andoni Barrutiak irabazi dau Pijama Zatarren I. Mondraberri Txapelketia

1
2539

Bea dendak oparitutako pijama bat jaso dau arrasatear gaztiak, Ibai-Artek lagundutako txapelketian.

Beheko argazkixa: Andoni Barrutia.

Aurtengo konfinamendua alaitzeko asmoz, Mondraberrik pijama zatarren lehen txapelketia antolatu auen.

Zenbaitt herrittar animau zien bertan parte hartzera, eta epaimahaixak azkenien erabaki dau Andoni Barrutiaren pijama izan zala aurkeztutako ‘politxena’.

Bidenabar, eskerrak emun gura dotzegu txapelketian parte hartu auien herrittar danei, ez galdu umore hori, gora zuek!

Epaimahairen erabakiaren ondorioz, ‘Termitak’ koadrilako lagun honek jaso dau Bea dendan aukeratutako pijamia opari, Ibai-Artek lagundutako txapelketian. Gaur atsaldian emun dotza oparixa Beak Andoniri, pijama elegantia, zorionak Andoni!

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen