Ander Muruak Zaldibarko Txapelketa irabazi du, lagunen bultzadaz

0
1496

Pilotari arrasatearrak, Morgaetxebarriarekin bikotea eginda, 22 eta 5 nagusitu dira Mata-Aizpururen aurrean. Partida erabakigarrian lagunen bultzada izan du.

Argazkia: Familia.

Ander Muruak txapel berri bat lortu zuen atzo, abenduak 31, Zaldibar herriko (Bizkaia) Olazar XXXIV. lehiaketan.

Arrasatearrak Morgaetxebarria bizkaitarrarekin osatu du bikotea lehiaketa honetan, eta finalerdietan 22 eta 18 irabazi zioten A. Etxebarria-Altuzarra bikoari.

Finala atzo jokatu zuten eta aurkari Mata (Nafarroa) eta Aizpuru (Gipuzkoa) izan zituzten. Azken emaitza 22 eta 5ekoa.

Partidu erabakigarrian Ander eta Morgaetxebarriak arrasatearraren lagunen animoak izan zituzten, zorionak!

Anderrek igande honetan beste final bat jokatuko du, hain zuzen, Villabonako Antton Pebet Memorialean. Aupa Ander!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen