Pilota arrasatearrak, Julen Aizpururekin bikoa eginda, 22 eta 18 irabazi diote Igoa-Arbizu bikoteari finalean, Antton Pebet Oroimenezkoan.
Argazkiak: Behar Zana.
Anderrek 2022 urteari ekin dio 2021a amaitu zuen bezala: irabazten. Izan ere, gaur eguerdian IX. Antton Pebet Memorialaren finala irabazi du, Behar Zana frontoian.
Atzeko koadroetan Julen Aizpuru asteasuarra izan du lagun, eta euren aurkari kantxan Josu Igoa eta Aaron Arbizu etxarriarrak izan dira. Partidu parekatua izan da baina azkenean gorriak nagusi: 22 eta 18. Aipatzekoa da ere Anderrek jokalari onenaren saria lortu duela. Zorionak Ander!

Ander Murua Txintxurreta 2000. urteko urriaren 4an jaio zen, eta beraz egun 21 urte ditu. Behar Zana Pilota Elkarteak azaldu duenez, bere kantu gustukoena Enkoreren ‘Airea’ da.
Halaber, bere pilotari gustukoena Juan Martinez de Irujo da, eta oro har kirolari gogokoena Leo Messi da. Frontoi gustukoena Uarkape du eta bere jokaldi onena ezker gantxoa da.
Era berean, 2022 urteari ondorengoak eskatzen dizkio: “Covid madarikatu hau bukatzea eta normalidadera bueltatzea. Pelotari dagokionez, lesioek errespetatzea eta disfrutatzen jarraitzea”. Bai horixe!
Erlazionatutako albistea:
Ander Muruak Zaldibarko Txapelketa irabazi du, lagunen bultzadaz
2022ko urtarrilaren 1ean argitaratutako albistea