Ander Muruak Lehen Mailako Espainiako Binakako Kluben txapelketa irabazi du Manex Balerdirekin batera

0
327

Ander Murua arrasatearrak eta bere taldekide Manex Balerdik, Salamancako Paladin klubeko kideek, Lehen Mailako Espainiako Pilota Txapelketa irabazi dute Errioxako Adarragako frontoian. Txapelketa irabaziz gain, Ohorezko Mailara igotzea lortu dute.

Logroñon martxoaren 27tik 28ra jokatutako azken fasean Pradejon gainditu zuen finalerdietan. Finalean San Cosme Promesas Klubaren aurka jokatu zuten bi jokorengatik irabaziz. Salamancako klubak Murua eta Balerdi fitxatu zituen mailari eusteko, eta azkenean, txapelketa eta igoera lortu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen