Ander Muruak Goñi Memorialeko finala jokatuko du Zumarragan

0
450

Apirilaren 5ean, arratsaldeko 18:30ean, Zumarragan Goñiren Oroimenezko pilota txapelketaren finala jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Elite mailako finala Ander Murua arrasatearrak jokatuko du Ugartemendiarekin bikotea osatuz.

Martxoaren 22an jokatutako finalerdietan, Muruak eta Ugartemendiak osatutako bikoteak Igoa eta Apezetxea bikoteari irabazi zion. Partidua 13-2an zegoela gelditu behar izan zen, Apezetxea eskuin besoan ziztadak sentitu zituenean, eta erretiratu behar izan baitzen. Partidua Kirozale TV kanalean jarraitu ahal izango da youtuben zuzenean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen