Ander Muruak eta Andoni Gaskuek jokatuko dute bihar 23 urtez azpiko Munduko Txapelketako finala

0
201

Gaur goizean jokatu dira Valleladon 36 metroko pilotalekuko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketako finalerdiak. Unai Matak eta Manex Balerdik, Ander Murua arrasatearraren selekzio kideek, jokatu dute partida. Aurrean Kubako selekzioa izan dute, eta 2-0 irabazi dute norgehiagoka (10-2, 10-2).

Bihar Espainiako selekzioak finala jokatuko du Mexikoren aurka, eta oraingoan Ander Muruak eta Andoni Gaskue nafarrak jokatuko dute partida. Norgehiagoka 18:30ean jokatuko da Valleladon eta La Liga Sport TVn ikusi ahal izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen