Ander Muruak eta Andoni Gaskuek irabazi dute Munduko txapelketaren lehen partidua

0
412

Ander Muruak Andoni Gaskue nafarrak bere taldekidearekin batera jokatu zuen atzo 23 urte azpiko 36 metroko Munduko Txapelketako multzoen faseko lehen partidua. Lehen partidua honetan Frantziaren aurka jokatu zuten eta garaipena Muruarentzat eta Gaskuerentzat izan zen (10-1, 10-1).

Gaur arratsaldean bigarren partidua jokatuko da. Manex Balerdi antzulatarrak eta Unai Mata nafarrak Argentinako selekzioaren aurka jokatuko dute. Partidua arratsaldeko 17:30etan hasiko da Iscarreko frontoian, Valladoliden. Partida Facebook Liven ikusi ahal izango da Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren kanalaren bitartez.

Txapelketako finalerdiak urriaren 21ean, ostegunean, jokatuko dira eta finala hilaren 22an.

Partidua osoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen