Gaur arratsaldean lehiatu da Valleladon 36 metroko pilotalekuko 23 urtez azpiko binakako Munduko Txapelketako finala. Espainiako selekzioak Mexikoren aurka jokatu du, eta oraingoan Ander Murua arrasatearrak eta Andoni Gaskue nafarrak jokatu dute partida.
Muruak eta Gaskuek lortu dute garaipena, eta Espainiako selekzioak txapelketan jokatu dituen partida guztietan bezala, 2-0 irabazi dute (10-8, 10-2). Arrasatear talde bat harmailetan izan da pilotariak animatzen.