Ander Muruak bi txapel lortu ditu asteburuan

0
1315
txapelak

Pilotari arrasatearrak Elgoibarko San Anton eta Tafallako Txapelketa irabazi ditu, hurrenez hurren, Uriondorekin eta Arbizurekin bikotea osatuz.

Argazkiak: Ander Murua

Aurrelari arrasatearrak ostiralean Elgoibarko XVIII. San Anton Pilota Txapeletako finala jokatu zuen, Endika Uriondorekin bikotea eginda.

Aurrean bi pilotari gogor izan zituzten, Diario Vasco Txapelketako bi finalistak: Elola eta Mariezkurrena I (pilotari profesionalaren anaia).

Elgoibarko Ikastolako frontoiaren harmailak ia goraino bete ziren, besteak beste, senior mailako norgehiagoka hau ikus-entzuteko.

Murua-Uriondo bikotea lehen tantoetan errenta handia lortu zuen, eta Elola-Mariezkurrena partiduari buelta ematen ahalegindu ziren arren, finala arrasatearrarentzat eta gizaburuagarrarentzat izan zen (22 eta 9).

“Jakin izan genuen partidua gure terrenora eramaten – azaldu digu Anderrek gaurkoan – eta estrategia ondo atera zitzaigun”.

Hortaz gain, Anderrek finaleko jokalari onenaren saria jaso zuen. “Txapelketa oro har oso ona izan da guretzat”, baloratu du.

Domekan, final berri bat izan zuen, Tafallan: Aaron Arbizurekin bikotea osatu zuen, Lerena-Altutzarra bikoteari aurre egiteko.

Partida zailagoa izan zen, gorriak eta urdinak markagailuan parekatuta joan ziren, batzuetan Ander-Arbizu atzetik (14 eta 15).

Alabaina, “erritmoa aldatu genuen” eta horri esker 22 eta 16 nagusitu ziren finalean. “Asteburu oso ona izan da” baieztatu digu Anderrek. Zorionak txapeldun! Animo entrenamenduekin!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen