Ander Muruak Bernaolarekin Goñiren Oroimenezkoa irabazi du (22-20)

0
319

Zumarragako finalean, aurrelari arrasatearra eta atzelari mañariarrak 18 eta 11 aurreratu ziren, Igoa-Garmenidaren aurka. Baina bikote honek finala 19na berdintzea lortu zuen. Hala ere, urdinek 22 eta 20 irabazi zuten finala.

Argazkia: Kirolzale.

Zumarragako harmailetan zale piloa elkartu ziren, eta giro sanoa izan zen nagusi, Goñiren Oroimenezko XXII. edizioko finaletan.

Anderrek iaz ezin izan zuen bertako txapela jantzi, baina aurten arantza kendu du Bernaolarekin bikoa eginda, elite mailan.

Kirolzalek baieztatu du arrasatearra “aurrelari bikaina dela, bi eskuetan ahalmena erakutsiz, defentsarako gaitasun handiarekin eta kantxan aginduz”.

Hala erakutsi zuen partiduaren lehen tantoetan, eta errematean eraginkor, 5 eta 0 aurreratu ziren urdinak markagailuan.

Horregatik, aurkariek, Igoa-Garmendia bikoteak, jokoa atzean kargatu zuten, eta Bernaola atzelaria hainbatetan estutasunean jarri zuten.

Hala ere, Ander ez zen partidutik irten, eta urdindunak markagailuko aldeari eustea lortzen ari ziren (18 eta 11).

Alabaina, Igoa-Garmendiak ez zuten amore eman eta finala 19na berdintzea lortu zuten, baina, besteak beste, Anderren bi tantok lehia erabakita utzi zuten.

Azken emaitza 22 eta 20 arrasatearraren eta mañariarraren aldekoa izan zen. Zorionak Ander eta Aingeru! Gainera, aurrelariak finaleko pilotari onenaren saria ere jaso zuen, txalo beroen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen