Ander Muruak, Arkaitz Eskuzarekin, Zaldibarko txapelketa irabazi du

0
429

Bigarren urtez jarraian, Ander Murua arrasatearrak irabazi du Zaldibarko Txapelketa, Arkaitz Eskuza laudioarrarekin batera. Finalean Nafarroako De la Fuente eta Aldabe munduko txapeldunaren aurka jokatu zuten. Muruak eta Eskuzak 22-13 markagailuarekin irabazi zuten. Frontoia bete-beteta zegoen, eta arrasatear zale ugarik kolorea eta giroa jarri dituzte euren animo eta kantuekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen