Ander Muruak 23 urtez azpiko Munduko Txapelketara bidaiatu du gaur goizean

0
436

Datorren igandean, urriaren 17an, Iscarren (Valladolid) eta Valleladon (Segovia) hasiko da 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa 36 metroko pilotalekuan. Txapelketak 79 partidu ditu, eta datorren larunbatera arte jokatuko dira, hilak 23, goizez eta arratsaldez.

Kuba, Espainia, Txile, Bolivia, Argentina, Mexiko, Frantzia eta Estatu Batuak dira aurten banakako eskupilota, eskuz binaka, larruzko paleta, pala motza, banakako zesta punta, gizonezkoen banakako zesta punta eta emakumezkoen zesta punta espezialitateetan izena eman duten herrialdeak. Guztira 37 taldek hartuko dute parte.


Txapelketara gaur goizean bidaiatu dutenen artean Ander Murua arrasatearra dago. Abuztuan 23 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi zuen Salamancan Manex Balerdirekin batera. Antzuolatarrak ere Valleladora bidaiatu du gaur goizean.


Txapelketaren inaugurazioa Valleladoko udal pilotalekuan izango da urriaren 17an. Urriaren 18tik aurrera, Iscarren eta Valleladon, goiz eta arratsaldez, taldeen faseari dagozkion partiduak jokatuko dira. Finalerdiak urriaren 21ean, ostegunean, lehiatuko dira eta finala ostiralean.


23 urtez azpiko Munduko Txapelketako partidu guztiak online jarraitu ahal izango dira, bai Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren Facebook Livetik, bai Sport TV Ligako APPtik. Espainiako binakako selekzioaren partiduen ordutegiak:

• Urriaren 18an 19:30ean Valleladon: Frantzia-Espainia (Facebook Live)
• Urriaren 19an 17:30ean Iscarren: Espainia-Argentina (Facebook Live)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen