Ander Murua Munduko Txapelketan izango da Manex Balerdirekin batera

0
255

Ander Murua pilotari arrasatearra eta Manex Balerdi pilotari antzuolarra urriaren 17tik 23ra Segovian eta Valladoliden jokatuko den Munduko Txapelketan izango dira. Hasiera batean, Espainiako hautatzaileak irailaren 14an eman behar zuen deialdiaren berri, baina atzo jaso zuten albiste ona.

Muruak eta Balerdik Iscarren (Valladolid) eta Valleladon (Segovia) jokatu zen 23 urte azpiko Europako Txapelketa irabazi zuten abuztuaren 27tik 29ra. Pentsatzekoa da Debagoienako pilotariek egindako denboraldi bikainak zerikusi handia izan duela hautatzailearen aukeraketan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen