Ander Murua eta Beñat Garmendia Lezoko Josetxo Etxandi Memorialeko txapeldunak

0
219

Argazkia: Pilotaren Txokoa.

Atzo arratsaldean Lezoko Josetxo Etxandi Memorialaren finalak jokatu ziren Lezon. Elite mailan Ander Murua arrasatearrak eta Beñat Garmendiak jantzi zuten txapeldunen txapela. Beñat Azketa eta Josu Irurita izan zituzten aurrean 22-9ko emaitzarekin partidua irabaziz.

Murua eta Garmendia oso ondo hasi ziren 6-0eko emaitzarekin, Arrasateko aurrelariarekintanto guztiak gantxoz bukatuz. Nagusi izaten ari ziren, baina Azketak eta Iruritak ere ez zieten hain azkar alde egiten utzi, eta 7-13ra hurbildu ziren markagailuan.
Garmendiak oso partida ona jokatu zuen bere segurtasuna erakutsiz, baina bi eskuekin nola gozatzen zuen ere erakutsi zuen.

16. tantoan Muruak kolpe handia hartu du ezkerreko sorbaldan. Hala ere, aurpegia ematen jarraitu zuen, bere joko maila bikaina erakutsiz. Hala ere, Ander Murua aukeratu zuten txapelketako jokalaririk onena.Partiduan jasotako kolpearen ondorioz, arrasatearrak uko egin behar izan dio larunbatean, irailaren 17an, Lodosan jokatu behar zuen finalari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen