Ander Garay batzarkide izateko EAJren hautagaien zerrendan

0
1303

Testua: Arrasateko EAJ-PNV.

Arrasateko EAJ-PNV alderdiak azken bi asteetan bi ekitaldi ezberdinetan parte hartu du. Pasa den otsailaren 12an Barakaldoko BECen izan ginen bertan aurkeztu bait ziren datorren Maiatzaren 28an ospatuko diren Udal eta Foru hauteskundeetarako Euskadiko Udaletxe ezberdinetako zerrendaburuak. Aldundietako zerrendaburuen aurkezpena izan zen bertan ere.  Arrasateko hautagaia izango dugun Maria Ubarretxena ere bertan izan zen eta ekitaldian Arrasaten orain arte bezala, azken urteetan egindako lanari jarraipena emateko indarra eta  gogoa azaldu zituen.  

Atzo berriz Donostiako Miramoneko Parke Teknologikoan izan ginen bertan aurkeztu bait zen Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendaburua eta batzarkideak. Arrasateko Ander Garay izango dugu batzarkideetako zerrendan.

Arrasateko EAJ-PNV alderdiak gogotsu jarraitzen du lanean Arrasaten orain arte egindako lanari jarraipena eman ahal izateko. Arrasateko EAJ-PNV prest dago herriari orain arte bezala entzuteko eta elkarlanean aurrera egiteko. Arrasate arrasatearrentzako polita, garbia, zerbitzuz hornituta, guztiontzat, txiki, gazte, heldu nahiz nagusientzako Arrasate bat nahi dugu. Guzti honetarako zu behar zaitugu datorren maiatzaren 28an! gogoan izan eguna eta gorde egutegian!! Gora Arrasate! Gora EAJ-PNV!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen