Ander Barrutia Zuazubiskarri egin gutsen elkarrrizketie, Baionan, Avenue Maréchal Soult 103 zenbakixen 2004ko apirilien, 19xen. Orduen 90 urte euken ta lau hilebete geruau hil zan 2004ko irailien, 26xen. 68 urte lenau faxistak Arrasaten sartu ziela urteurrenien: Garagartza auzuen jaio nitzen 1913ko irailien, 4en, eta oin 90 urte dauket. Perikuena baserriko gazteena nitzen, nere aurretik Juan Jose, Maria, Balbina, Vicente, Timotea, Francisca, Agustina eta Luisa azen. Gerra hasi baino lehen oinetan ebai sakona neuken eta guztiz osatu gabe gerran STVkoekin Isuskitzara egunez goardiak egiten joaten gitzen. Gero Untzillaraino gauez oinez etorri gitzen baina belauna haunditxuta neroien eta ezin nitzen ibili eta handik anaiak astoaren gainean Santagerako medikoarengana eraman nindduen Victoriano Balerdirengana.
Geroago falangistak fusilatua. Gerra aurretik Timotea Frantziara eta Francisca eta Agustina moja fanda azen. Faxistak baetozela eta baserritik ihesi Bizkai aldera joan gitzen, Benanzio bere emazte eta bost semeeekin, Luisa, Bizente eta neu. Bizente eta biok Amaiur batailoian boluntario sartu gitzen. Luisa erizain ibili zan. Benanzio senideekin berriz poliki poliki Bilborano joan zien behiak eta ardiekin.

Amaiur batailoian zauritu nindduten, Solluben, maiatzien 3en. Algortako ospittelera, Arriluze txaleta zan. Gero, Santanderrera Magdalena ospittelera; Casimiro Labajos, Arrasateko medikue, han euen. Tribunala pasau nauen, “inutille” nitzela gerrarako ta Frantziara juen biher nitzela, eruen nindduten Mieresera, ta handik Gijonera, hantxe “de txiripa” barko ingles baten sartu gitzen ta hiru egunien itsasuen Burdeosera. Bañe trenien ipini gindduen ta Bartzelonara hogeitamar gerra mutilatu lelengo San Pablo ospittelera, handik Bañolasera ta gero Castellonera, Gabonetan, han gengozela hilebeteak ezer kobrau barik, barriro Bartzelonara Ministerio de Sanidadekuengana.
Bertako medikue ezaune zan, Lopez bilbotarra, Santagerara etorten zana. Hiru atzamarrak konpletamente hildde neuken, esan euzten “aquí tienes operación”; operaute gero masaje elektriko mordue hartu nauen, barriro tribunal medikuen rebiziñue, ta % 83 inkapazidadie emun eustien. Fusille hartzeko gauze ez nitzela ta Sarrian garaje baten guardixak eitten egon nitzen. Kataluñaren ebakuaziñuen orduen kamio baten Pirineuetaraño, fronterie mendittik igaro gauen, bañe zelan ez geunken papelik, barriro trenien Kataluñara, trenetik guardiakin kanpo batera goiexela bonbardeue, atarte baten sartu gitzen, ta barriro be Frantziara, oinguen Saint Cyprien ondartzara, zelako gaizki errezibiru gindduen Frantzian, hogei egun arei gañien lo eitten manta batekin, ta jana prestatzeko itsosoko uraz, ha kanpo konzentraziñue baño txarraue zan.

Bergarako batek esan eusten heuk ez daukak arrebia San Juan de Luzen ezkondute, ba bai, ba idatziiok karta bat, koñetue etorri zan bertara bañe prefekturan baimena biozu ta urrengo egunien Sétera konbento batera eruen nindduen, (1939ko otsailien, 24en). La Roseraieko ospittelien, Bidarte- Ilbarritzera 1939ko abuztuen, 26xen sartu hauien. Bigarren gerra mundiala hasi zanien Tarbesko lantegi baten lanien hasi nitzen (1939ko azaruen, 10ien) obusak eitten, diziplina haundixe euen, 10 ordu egunero ta 15 egunien domeka bat bakarrik libre. Bertan beste bi mondrautarrekin, Jesus Mendizabal ta Andoni Zubizarretakin, etxe bat alokau gauen. (Hirurak gerrako mutilatuak ziren). Lanien ibili gitzen alemanak Frantzia hartu arte, 1940ko ekainera arte. Handik udan Pirineosetan La Mongien, Tourmalet inguruan, konpañia bat errefuxiatuena euen arbolak botaten, ta zelan iñok ez ekixen idixekin lanien, bost pare idixekin ibili nitzen, beste mondrautar bat Pedro Gallastegui hau “Londres” bertan ebilen lanien ta haren emaztie (Leonor Martinez Solabarrieta) ta koñetie sukaldari.
Han geixotu nitzen odola txixen, kalkuluek neuken. Alemanen denboran enlazie izen nitzen, Mont de Marsanen irrati klasdestinue gurie ipiñi auien, neuk horrako informiek pasetan ibili nitzen, Inglaterrara bielketako. Leizaola profesore ebilen Betarranen Lourdes aldien, Robles Aranguiz ta Heliodoro de la Torre Lourdesen. Errasti banku bateko direktoria ta haren emaztie “Sorne” maistrie ta partiduko oradorie… Bere espioitza lana saritua izan zen 1944ko urrian, David Kirkpatrik Este Bruce Koronelaren aldetik, zerbitzu amerikarreko burua, Frantzia askatzeko egindako lanak aitortuz.

Beste mondruatar batzuk erbesteratuta ezautu nittuenak Felix Ugalde “Pelli”, Nicolas Uriarte, Gabriel Goitia, Likiniano (Eskoriatzan jaiotakue), Salvador Laspiur “Kanpazar” (oso lagun haundixe), Marcelo Vitoria, ta Alejandro Echevarria, “Panaderixakue”. Hau Landesetako emakume batekin ezkondu zan, ta panaderixie jarri euien, bañe alemanak andrie hil euien. Alejandro Baionan txofer hasi zan, ta gero Parisera juen zan, garbitasunek eitteko kamioekin txofer ibili zan, bere barri geixau ez nauen izen. Bergarakuak Kiko ta Muruamendiaratz.
Alemanak urten auienien hasi nitzen lanien Euskal Gobernuarentzat Baionan. Nire emaztie, barrez, Mari Gorostiza Pomposo, 1947xen Aldudestik klandestinoki muga zeharkatu euen. 1950ien ezautu nauen ta urtebete geruau ezkondu gitzen, Villa Antonietten hiru seme-alabak
jaixo zien ta 1957xen Villa Izarrara pasau gitzen. Hor etxe bixetan alderdiko EBBko batzarrak egiten zien, bertan bizi gitzen, Ajuriagerra ta Don Iñaki Unzueta askotan izaten zien bertan. Alderdiaren artxibue euen Villa Antonietten ta gero Villa Izarrara pasau gitzenien Parisko Euskal Gobernuaren artxibue be ekarri euen bertara, dokumentu ta liburu tonelada asko 1992xen uztailaren 20xen, zortzi kontainer ta bi mila kutxa baño geixauko dokumentuek Villa
Izarratik eruen zien Arteara, Sabino Arana Fundaziora. Maria ta Ander lau hamarkadetan
artxibo horren zaintzailiek izen zien. Bilbo jausi ta gero, Benantzio herrire etorri zanien 1937ko sanjuanetan, atxilotu taOndarretako kartzelara eruen euien, bertan egon zan 1939ko urtarrilerarte. Luisa, barrez, Iparraldera ihesi joan zan eta erizaiñ ebillela La Roseraieko ospittelien ezautu euen Tasio Esturo gudarien kapitaña, 1937ko apirilien Elgetako borroketan zauritu euiena. Maittemindurik erabaki euien Tarbesen ezkontzea. Bizente, barrez, Santoñan 1937ko abuztuaren 26xen preso hartu euien ta 25 zenbakiko Langile batailoien lan esklaboetan urtietan ibili zan. Maria beste arrebaren senarra Valentin Bidaburu (Garagatzako Sakristaua) be langile batailoietara eruen euien.
Ander ta Luisaren seme-alabak ere Gerrako umeak dira eta Elgetako omenaldirako gonbidapena jaso dute.
Juan Ramon Garai
Intxorta 1937 kultur elkartea