Gizon batek labanarekin egindako erasoaren ondorioz, zenbait anbulantzia bertaratu behar izan ziren. Gipuzkoako Larrialdietako Teknikariek zehaztu dutenez 6 lagun Ospitalera eraman zituzten.
Irudiak: Gipuzkoako Larrialdietako Teknikariak / OBE Aretxabaleta.
Gertakariaren tokira gutxienez Bizi-euskarri Aurreratuko anbulantzi bat eta Oinarrizko Bizi-euskarriko bi anbulantzia bertaratu ziren.

Larrialdi hauetako beharginek guztira 7 zauritu artatu zituzten, 5 arma zuriaren ondorioz eta 2 kolpeengatik, Gipuzkoako Larrialdietako Teknikariek informatu dutenez.

Zazpi pertsona hauetatik “6 zentro erabilgarrira eraman” zituzten, gutxienez horietako 5 Arrasateko Ospitalera.

Gogoratzekoa da anbulantzietako langileek salatu izan dutela eskualdeko anbulantzia ‘medikalizatu’etan zenbait gauetarako Osakidetzako Zuzendaritzak ez duela medikurik jarri.

ZIU medikalizatuak esaterako, gabon-zaharreko jarduera honetan parte hartu zuenetako batek, uztailean 72 ordu jarraian egon zen mediku barik, anbulantzia ‘medikalizatua’ izan arren.

Era berean, larrialdietako beharginek, euren lan-baldintzak hobetzeko, grebak egin izan dituzte azken urtean, besteak beste, Debagoienean eta Arrasaten.





