Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza ere deituta daude biharko bi omenaldietara. Ibilgailuen tropela 19:30 aldera iritsiko da Arrasatera.
Beheko mapa: Antolakuntza / Goiko argazkia: MB artxiboa.
“Printzipioz, Ambulancias Gipuzkoako 7-8 anbulantziek parte hartuko dute – azaldu digute antolakuntzatik -. Bergaran parte hartuko du, baldin eta libre badaude Oinarrizko Bizi Euskarria eta anbulantzia psikiatrikoa”.
Arrasate inguruan “bat egingo du gurekin Aretxabaletan basea duen Bizi Euskarri Aurreratuak, betiere libre baldin badago”.
Antolatzaileek dei egin diete ere “Oñatiko suhiltzaileei, Ertzaintzari eta Arrasateko Udaltzaingoari, baita Arrasateko Ospitaleko Bizi Euskarri Aurreratuari ere, baina ezin daiteke ziurtatu parte hartu ahalko dutenik”.
Anbulantziako langileak lehenbizi Bergarako eta Aretxabaletako egoitzetara joango dira, eta bertako pertsonei (egoiliarrei, langileei,…) txalo egingo diete.
Antolatzaileek aurreikusten dute Arrasatera Uribarri etorbidetik sartzea arratsaldeko 19:30 aldera, ondoren Otalora zeharkatzea eta San Andresetik ere igarotzea”.
Arratsaldeko 19:40 aldera Iturbide egoitzaren kanpoaldera iritsiko dira, omenaldi xume bat egiteko. 20:00 inguruan gauza bera egingo dute Debagoieneko Ospitalearen kanpoaldean, larrialdi-zerbitzuen aldean.
