Anboto Magalean Harriturik ibilaldia antolatu du Besaide elkarteak

0
1956

Ibilbidearen luzera 7 kilometrokoa da, desnibela + 880 metrokoa, eta iraupena 5 ordukoa. Zailtasun tekniko ertaina dauka eta larunbat honetan egingo dute mendizaleek.

Goiko argazkia: Gorri81 / Beheko irudiak: Tabira mendi-elkartea.

Ibilaldia larunbat honetan egingo da Mariren mendian zehar eta Durangoko Tabira elkartearen eskutik, Besaiderekin elkarlanean.

Antolakuntzak ohartarazi du “puntu batzuetan pareta artean pasatzen dela bidea. Altuerari beldurrik ez da izan behar”.

Arrasateko parte-hartzaileek hitzordua egin dute larunbat goizerako “08:20ean Zalduspeko autobus geltokian, kotxeak antolatzeko”.

Izen-ematea martxoaren 17tik 25era egongo da zabalik, Besaideren bulegoan, eta gehienez 30 pertsonentzat izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen