Anariren erritmo pausatu eta doinu malenkoniatsuekin bukatu dira Jaiak

0
546

Arrasateko Kultura Sailak antolatuta, 2018ko Adarra Sariaren irabazleak kontzertua eskaini du Herriko plazan.

Abeslari eta gitarra-jole honekin batera, Mikel Abrego (bateria), Mariano Hurtado (gitarra eta teklatuak), Borja Iglesias (gitarrak) eta Xabier Olazabal (baxua) aritu dira.

“Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak darabiltza, eta oso kritika onak jaso ditu”, Wikipediak azaldu bezala.

Zale ugarik jarraitu dute emanaldia gaur arratsaldean Herriko plazan, eta zuzeneko honek eman dio bukaera 2022ko Sanjoanen egitarauari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen