Ohar baten bitartez, ANAKON-ek, Arrasateko Nagusien Kontseiluak, eskerrak eman nahi izan dizkie ostiralean Andaluziako etxean San Isidro eguna ospatzea posible egin zuten guztiei. Musakolako eguneko zentroko erabiltzaileek auzoko zaindariaren eguna ospatu zuten atzo Udaleko ordezkari, sevillana taldea, Abaroa Koroa, familiar eta zentroko zaintzaileak ondoan zituztela.
ANAKONeko arduradunen esanetan, «jai barneratzailea izan zen ostiralekoa, egun desberdin bat eta gure elkarteak berriz ere egutegian gorriz margotu ditu halako ospakizunak, eguneko zentro eta erresidentzietan diren pertsonak halako ospakizunetan zuzenean parte har dezaten».
«Elkarbanatzeko, gozatzeko eta gizarte inklusiboago bat eraikitzen jarraitzeko egun bat izan zen». Horregatik, egun berezi eta desberdin hori posible egin zuten guztiei euren eskerrik beroena luzatu diete.




