Ana Galarraga, Elhuyar aldizkariko zuzendaria, emakume zientzialariez ariko da

0
272

Goienagusik antolatuta, ‘Emakumeak zientzian, izar iheskorrak baino gehiago’ hitzaldia emango du datorren astelehenean, martxoak 4. Ekitaldia goizeko 10:00etan izango da Kulturaten.

Goiko framea: EITB / Beheko testua: Goienagusitik.

Laburpena: Zenbat emakume zientzialariren izenak ezagutzen ditugu? Marie Curie salbu, zaila da beste emakume zientzialaririk ezagutzea. Izan ere, zientzian eta teknologian emakumeek izan duten eta duten lekua ez da gizartetik kanpoko zerbait; alderantziz, gizartean dagoen lan-banaketaren islada da. Lan-banaketa hori generoaren araberakoa: lan garrantzitsuak, prestigio handikoak, soldata onekoak, boterea dutenak… gizonen lana dira; bigarren mailakotzat jotzen direnak, ezkutuan geratzen direnak, prekarizatuak… emakumeentzat. Baina juxtu lan horiek dira ezinbestekoak bizitzari eusteko.Hori bera gertatzen da eremu zientifiko-teknologikoan. Horregatik, beharrezkoa da paradigma aldatzea.

ANA GALARRAGA. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da, baina bere ibilbide profesionala zientziaren komunikazioan egin du, Elhuyarren. Gaur egun Elhuyar aldizkariaren zuzendaria da, komunikabide ugaritan kolaboratzen du, era guztietako publikoari zuzenduta, hasi haurretatik eta nagusietaraino. Kulturazale sutsua da, eta uste osoa du kultura zientifikoa funtsezko tresna dela gizarte irizpidedun, kritiko, eta arduratsua lortzeko

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen